Igerilekuko obrak zirela eta pasa den urtean waterpoloko San Joan Torneoa Astigarragan jokatu zen, baina aurten berriz ere Hernaniko igerilekura itzuliko da. Taldeek eskertuko dute Hernaniko igerilekua estalia bait da eta Astigarragakoa irekia eta eguraldia ez da lagun izango. Gaur jokatuko da Hernani K.E.ak antolatzen duen txapelketa eta 15:00etatik aurrera kadete mistoak eta nagusien torneoak jokatuko dira.
Lehenak uretaratzen kadete mutil eta neskak izango dira. Bertan, Waterpolo Donostia, CN Easo eta CD Fortunak jokatuko dute. Triangularra izango da txapelketaren formatoa eta behin amaitu eta gero nagusien txanda izango da.
Nagusietan bost talde ureratuko dira: CN Easo, Waterpolo Donostia, CD Fortuna, CNW Sestao eta Hernani KE. 16:00etan hasiko da txapelketa nagusia eta denek denen aurka jokatuko dute. Beraz, waterpoloaz gozatzeko jardunaldi ederra izango da gaurkoa. 19:00etan hasiko da azken partidua. Igerilekua itxita egongo da erabiltzaileentzat arratsalde guztian zehar.