Hernani Sutan boxeo belada izango da gaur, Kiroldegian. Zortzi borroka antolatu dituzte, eta 19:00etatik aurrera hasiko dira. Zortzi borroka horietako bat nesken artean izango da. Maitane Rodríguez Jessica Bruneten aurka ariko da 55 kilotan.
Urtero bezala, bertan bilduko dira Hernaniko boxeo zaleak. Gizonezkoen zazpi borrokak ondorengoak dira: Ander Fortuosok, Emilio Martinen aurka borrokatuko du. Lehenengoa Irungo taldekoa da eta bigarrena Gasteizekoa. Paco Buenoko Ander Altuna, Gasteizeko Daniel Ruizen kontra 81 kilotan; David Ares (Irun), Araujoren (Gym Latigo) kontra 69 kilotan; Josu Iglesias, Eduardo Asenjoren kontra 75 kilotan; Oier, Aritz Astobizaren kontra 60 kilotan; Pablo, Zubiren kontra 62 kilotan eta Aitor, Mikel Telleriaren kontra 69 kilotan.
Boxealari gehienak Irungo taldekoak eta ia denak ere inguruko boxealariak dira eta jendeak borroka orekatuak iksuteko aukera izango du.
Sarrerak 15 eurotan salduko dira, eta aurretik Atxur Tabernan, Garin tabernan, Boxeo Paco Buenon eta Boxeo Anoeta eskolan erosi daitezke.