Pelota eskolako Torneoko finalak gaur jokatuko dira

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 16a, 02:00

Urteko egunik politenetakoa  biziko dute gaur pelota eskolako pelotariek Hernaniko frontoian. Ben­jamin, alebin eta infantil mailako 48 pelotarik hartu dute parte Pelota Eskolako Tor­ne­o­an eta azken hamar partidu­ak gaur jokatuko dira. Bost partidu hirugarren eta laugarren postukoak izango dira eta beste bost partiduak finalak izango dira. Benjaminetan eta alebinetan bi final jokatuko dira eta bakarra infantiletan. Mattin Arluziaga eta Oier Garaiar neur­tuko dira lau t’erdiren ba­rruan. Beste lau finalak binaka izango dira. Behin finalak amaitu eta gero denboraldiari bukaera emango zaio txapela, trofeoak eta sarien banaketarekin.

Bihar, Berria Txapelketako finalerdia 
Hernaniko frontoian bihar, 11:00etan, Berria Txapelketako finalerdietako bat jokatuko da. Lazkaoko Lapke eta Iruñeako Oberenak neurtuko dituzte indarrak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!