Kolore, musika eta omenaldiak, ikasturtea bukatzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 16a, 02:00

Pasa den asteburuan egin zuten ikasturte amaierako festa, bai Eliza­txo ikastolan eta baita Inmakulada ikastetxean ere. Aurrenekoan, Mila Kolore izan zuten jaialdiko gaia, eta horrela, munduko hainbat dantza eta musikarekin gozarazi zituzten guraso eta lagunak, ikasleen ikuskizunean. Gai­nera, Elizatxoko kantua ere estreinatu zuten, Iñigo Legorbururen letrak eta Xabier eta Kistiñe Solano anai-arreben musikarekin. Era berean, omenaldiak egin zizkieten Fernando Ede­rra­ri, Marijo Peñari eta Mikel Valdivia Txapeteri. Inmakulada ikastetxean ere, ez zen omenaldirik falta izan, eta jaialdiko festa giroan, graduatu be­rri­ak omendu zituzten ikasle gazteagoek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!