Sonakay musika taldea izango da aurten, Donostiako Aste Nagusiari hasiera emateko ardura izango duena. Bertako partaidea da Jose Luis Jimenez Beltza hernaniarra.
Taldeak Artillero kantatuko du abuztuaren 11n, 19:00etako Kanoikadan, eta ondoren, 23:30etan, Bulebarreko kioskoan kontzertua emango du.
Jo eta jo
Tele5 kateko Got Talent saioan egin zen bereziki ezagun, flamenkoa eta euskal kantu ezagunak nahasten dituen taldea.
Orduakoan, elkarrizketa egin zion Kronikak Beltza hernaniarrari, eta giltza zein den azaldu zuen: «jo eta jo, ondo atera arte». Ederki ari baziren, are eta hobeto ariko dira, Kanoikadan!