Argazki lehiaketa hirugarrenez, 2019ko udal egutegia osatzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 16a, 02:00

Irailaren 10etik urriaren 5era arte aurkeztu ahal izan­go dira argazkiak, 2019ko udal egutegia osatzeko lehia­ke­tan. Baina gaia ezagutzera eman du dagoeneko Udalak, «argazkilaritza zaleek iru­diak egin eta aukeratzeko den­bora luzeagoa izan deza­ten»; ‘Harremanak eta lo­tu­rak’ izango da gaia.

Erosketa txartelak, sari

Udal egutegia osatzeko ar­gaz­ki lehiaketa antolatzen den hi­ru­ga­rren aldia da. Au­rretik, Her­nani Kuttuna eta Arkitek­na­tura izan dira gaia, eta aurten, ‘Harre­ma­nak eta loturak’.

«Gai zabala eta interpre­ta­ziorako oso aberatsa» au­ke­ratu dute: «pertsonen ar­te­ko harremanak, eraikinen arte­ko­ak, naturaren eta per­tso­nen arteko loturak, ani­ma­lien artekoak... Estetikoki ede­rrak edota sentimenduak pizten dituztenak... Egilea­ren esku dago gaiak zer ira­dokitzen dion irudi batean islatzea».

Gaia librea bada ere, bal­dintzak dira argazkiek Her­na­­nin kokatuta egon behar dutela, eta irudia laguntzeko izenburu edo deskribapen bat jarri behar dela. Egile bakoitzak 5 argazki aurkeztu ahal izango ditu, irailaren 10etik urriaren 5era, udale­txe­ko HHZn, bi gutunaza­le­tan: batean irudiak, eta bes­tean, izen-abizenak eta ha­rre­manetarako datuak.

Saridun bakoitzak, Berri­ak elkarteko dendetan gas­ta­tzeko 40 euroko erosketa txartela jasoko du opari; egile bakoitzak, gehienez, bi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!