Emakume musulmanen arteko topaketa, fobiak uxatzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 16a, 02:00

SOS Arrazakeriak daukan islamofobia eta generoari buruzko egitasmo batekin lo­tuta, topaketa antolatu du­te biharko Amher eta Ata­wafok elkarteek, Udalaren laguntzarekin: Emakume mu­­­sulmanak, arrazakeria eta sexismoa

Saio bat goizez izango da, 11:00etatik 14:00etara, eta bestea arratsaldez, 16:00e­ta­tik 18:00etara; bihar, Amhe­rren egoitzan (Trans­pa­ka­rren). Haurtzaindegi zer­bi­tzua jarriko da, baina eskatu egin behar da: 943 32 18 11.

Goizez, musulmanak; arratsaldez, denak
«Asmoa da el­karren artean ezagutu, au­rrei­ritziak apurtu eta sareak ehuntzeari bidea» egitea. Horrela, bi saio anto­latu dira.

Goizean, emakume mu­sul­­manen topaketa egingo da, bizi duten egoe­ra­ren be­rri elkarren artean parte­ka­tzeko. 

Arratsaldean, berriz, ema­kume musulman eta musulmanak ez direnen arteko topaketa egingo da, elkar ezagutza sustatzeko.

Donostian, errefuxiatuen alde
Bestalde, bihar baita ere, Per­tsona Errefuxiatuen Na­zioarteko Eguna aldarri­ka­tze­ko, hiru zutabeko ma­ni­festazioa egingo da Do­nos­ti­an; 12:00etan aterako dira Egia, Gros eta Antiguotik, eta 13:00ean elkartuko dira Al­der­di Ederren, «migrazio po­litika duinak eta eragin­ko­rrak» eskatzeko. Perfor­man­cea egingo da bertan. Amhe­rrek ere parte hartuko du, eta ma­leta batekin joateko dei egin dute. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!