«Aurkeztu berri den jangela soluzioa bertan behera uztea eskatzen dugu»

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 16a, 02:00

«Azken egun hauetan Astiga­rragako Udalak Astigarragako Herri Eskolako OOGren izenean
egindako eskaeraren aurrean emango duen konponbidea aurkeztu digu. Kristalezko itxitura bat proposatzen dute eta eta horren gainean ezin izango litzateke eraiki». 

Guraso Elkartearen esanetan «konponbide hau ez dator bat 2017ko ekainaren 21ean udal osoko bilkurak aho batez onartu eta 2018ko otsailaren 26an Udal Gobernuak hartutako konpromisoarekin». 
Bertan jangelaren haundipena eskatzeaz gain haundipen horren zutabeek na­hikoa sendotasun izatea es­ka­tzen zen 2019ko udan beste solairu bat egin eta eskolaren­tzako espazio berriak eraiki ahal izateko. «Aurkeztu zaigun proiektu honek ez du halakorik berma­tzen. Eta jangelaren handipena petatxu bat besterik ez da. Korrika eta presaka egingo den handipena besterik ez da. Eraikuntza berria egin bitartean (2023-2024 arte ez baita egina egongo), eskolan dugun espazio arazoari konponbidea emateko aukerarik ez du ahalbidetuko».

Astigarragako eskolako irakasle klaustroak, ikasturtean zehar kezka azaldu du eskola handitzeko gaiarekin: «bilera desberdinetan, askotan landutako gaia izan da. Herria handitzen doan heinean, eskola, errealitate horretara egokitu behar du, eta egiten diren aurreikuspenetan laster arazoekin topo egingo dugu».

Astigarragako Herri eskolaren proiektu pedagogikoaren oinarrietan, psikomotrizitateari aparteko garrantzia ematen zaio. «Ikasle kopurua ugaritzearekin batera, psikomotrizitatea jasotzeko aukera galtzen joango lirateke ikasleak. Honek eragin zuzena du gure heziketa jarduerarekin eta indarra galduko luke, gure ustez, oso garrantzi­tsua den atal bat».
«Udalak orain arte eskatutakoari entzungor egin dionez, gaur gaurkoz hau ez da egingarria 2018ko irailerako» dio Guraso Elkarteak.

«Horregatik,  Herri Eskolako OOGren izenean honakoa eskatzen dugu» 
«Plenoan birritan onartutakoa gauzatzea. Jangelaren handipen duin bat eta gainean gu­txienez beste solairu bat ahalbidetuko duen estruktura egitea.

Udalak aurkeztu berri digun soluzioa bertan behera uztea eta 2017ko Udan hartutako konpromisoa bete eta eskatutako haundipena egitea».

OOGk eskatutako haundipen hau 2019ko ekainean has dadin eskura dituen baliabide guztiak jarriko ditu eskolak. «Eta horrela, irailerako lanak amaituak edo behintzat oso bideratuak egotea eskatzen du OOGak». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!