Udalak Herri Eskolako jangelaren bere ­haunditze proiektua aurkeztu berri du

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 16a, 02:00

Astigarragako Udal Gober­nu­ak Herri Eskolako jangelaren   haunditzearen bere proiektua  aur­keztu zuen atzo Obra eta Zer­bitzuen Batzordean. 

Ikastolako jangela txikiaren haunditze plana Hezkuntza­re­kin adostua izan da eta eskolako eskakizunei erantzuten die. Gainera, gobernu taldearen plan­teamendua PSE-EE-ren udal ordezkaritzarekin bat da­tor, proiektua martxan jarri zenean esan zuen bezala. 

Obra proiektuan jangela 43 metro karratu gehitu da gaur egun dituen 109 metro karratuei. Haunditze honek aukera emango du 100 ikasle gehiagori bazkariak emateko 50eko bi txandetan. Eremua hamar aulkiko bost mahaitan banatuko da. Jangelak beirazko aurrekaldea edukiko du eta argi naturala sartuko da. Beiran serigrafiatua egongo da.  Pro­posamen berritzailea da, ekonomikoa eta erosoa, eta gainera umeen pribatutasuna mantentzen du.

Ikasgela berrien eskakizuna
Eskolako komunitatetik Uda­lari eskatu zaio jangelaren haun­ditzeak gela berri batzuk eraikitzea ahalbidetu dezala etorkizunean. Hezkuntzako De­le­garitzak, baita aurreko haunditzea bere gain hartu zuen talde teknikoak ez egitea gomendatzen dute. Jolasto­ki­ari lekua kenduko lioke eta pasilloetako joan etorria oztopatuko luke beraien esanetan. 

Astigarragako Udal gobernuak uste du eskola gunearen zabaltzea zihur­tatuta dagoela Arrobi­txulon egingo den Herri Esko­laren eraikuntza berriarekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!