Uztaileko ikastaroak prest, KZ Gunean

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 15a, 02:00

Ordenagailuak, ordenagailuetarako aplikazioak eta Internet nola erabili ikasteko hainbat aukera emango ditu KZ Guneak uztailean ere. Ikastaro batzuk aurrez aurre egiteko izango dira, eta beste batzuk, etxetik egin ahal izango dira.

Denetarako izenematea irekita dago webgunean bertan (www.kzgunea.eus/formacion-kzgunea). Laguntza behar duenak, Biteriko bulegora ere jo dezake, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etarako ordutegian.

AURREZ AURREKOAK

Uztailak 16-25, Google aplikazioak zure kudeaketa pertsonalerako. 09:00-11:00, euskeraz.
Uztailak 2-13, Oinarrizko Interneta. 10:00-11:00, euskeraz.
Uztailak 25-27, Zure bidaia planifikatu. 18:00-20:00, gaztelaniaz.
Uztailak 26-27, Erosketa seguruak Interneten. 09:00-11:00, euskeraz.
Uztailak 9-20, Ofimatika tresnak-LibreOffice. 11:00-13:00, gaztelaniaz.
Uztailak 4-12, Smartphoneak eta tabletak. 18:00-20:00, euskeraz.
Uztailak 16-20, Google Aplikazioak zure gailuetarako. 18:00-20:00, euskeraz.

URRUNEKOAK

Uztailak 2-31 Ofimatika orokorra. Euskeraz.
Uztailak 2-31 Sare sozialak. Gaztelaniaz.
Uztailak 9-16 Facebook. Gaztelaniaz.
Uztailak 9-25 Marka pertsonala eta LinkedIn. Gaztelaniaz.
Uztailak 16-31 Lehenengo pausoak marketing digitalean. Gaztelaniaz.
Uztailak 16-31 Skype eta Hangout bitartez bideokonferentziak egin. Gaztelaniaz.
Uztailak 9-25 Wikiloc. Sortu eta partekatu zure kanpoko ekintzen ibilbideak. Euskeraz.

KZ GUNEA
tutor.hernani@kzgunea.net/www.kzgunea.eus
Biterin, 09:00-13:00/16:00-20:00

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!