Luis Goñi igerilari eta arraunlari ohiak Espainiako marka berri bat lortu du 1.500 metrotan 45-49 urteko kategorian. Hernaniarrak irunen San Martzial sarian lortu zuen errekorra 17:30 denborarekin. Francesc Coll kataluniarraren aurreko marka 11 segundotan jeitsi zuen Azken Portuko igerilekuan. Hurrengo helburuak udarako zeharkaldiak dira.