Donostiako Jazzaldiari eman zaio hasiera eta igandera arte, lau egunetan, txoko desberdinak musikaz blai jarriko dituzte abeslari eta musikariek. Hernaniko artistek ere hartuko dute parte. Honela, gaur, ostirala, eta bihar, larunbata, La Perlako terrazan Ainara Ortega Quartet-ek emanaldia eskainiko du, 18:30etan hasita. Doan izango da. Bere bigarren eta hirugarren emanaldiak izango dira. Atzo, Victoria Eugenian, Iñaki Salvadorrekin batera Mikel Laboaren abestiak landu zituzten jazz estiloan eta astelehenean Villabonan ariko dira 20:00etan. Sarrera hemen ere librea da.