Camillen Senda ezaguna egiteko, bi eguneko irteera antolatu du Mendiriz Mendik, ekainaren 30 eta uztailaren 1erako. Bertara joateko, izena eman behar da, ekainaren 28ra arte: astelehen, ostegun eta ostiraletan, 20:00etatik 21:00etara bulegoan (Iturregi plaza). 75 euro dira, eta izena ematean ordaindu behar dira 20 euro.