Tiro eta arrantza txapelketak, jaietan

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 14a, 02:00

Urtero bezala, makina bat txapelketa antolatu ditu aurten ere, San Joan jaien bueltan, Txantxangorri elkarteak.

Larunbat honetan bertan izango dira aurrenekoak. Ba­te­tik, haurrentzako karabina tiro lehiaketa izango da elkartean bertan. 2002 urtetik au­rre­­ra jaiotakoentzat da, eta kan­poraketak jokatuko dira larunbatean: goizean 10:00e­ta­tik 13:00etara, edo arratsaldean 17:00etatik 19:00etara. Elkartean bertan dago, apuntatzeko zerrenda. Sailkatzen direnek, ekainaren 23an jokatuko dute finala.

Eta larunbat honetan izan­go da, baita ere, compack spor­ting txapelketa, Irungo San Martzial tiro eremuan. Bertan eman beharko da izena, goizeko 09:30etatik 10:30etara.

Igandean jokatzekoa zen, bestalde, usakume tiraketa txapelketa, Jauregiko zelaietan; baina bertan behera geratu da, Hernaniko Udalak baimena eman ez duelako.

Haurren arrantza lehiaketa, Urumea ibaian
Datorren astean izango dira beste hiru txapelketa. Aurrena, hilaren 23an, hobi unibertsaleko plater tiraketa egingo da, Hondarribiako San Telmo tiro eremuan, 11:00etatik aurrera; 18:00ak arte apuntatu daiteke.

Eta 24an izango dira azkeneko biak. Batetik, jokatuko da hau­rren arrantza lehiaketa, Uru­mea ibaian. 08:30etan jarri dute zita, Zubipe aurreko eskai­leretan; 09:00etatik 12:00e­tara izango da proba. Elkartean eman behar da izena, hilaren 22a baino lehen.

Eta bestetik, probintzia eta elkarte mailako erakustxakur ehiza txapelketa egingo dute, Urnietako Xoxokako zelaian, goizeko 09:00etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!