Topaketa igandean, emakume musulman eta ez musulmanek

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 14a, 02:00

Igande honetarako, topaketa antolatu dute Amher elkartearen egoitzan, Amherrek berak, SOS Arrazakeriak eta Ata­wafok elkarteak: Emakume musulmanak, arrazakeria eta sexismoa. Goizean eta arratsal­dean egingo dute saio bana, egunerokoan emakume eta musulman izateagatik dauzkaten oztopo, diskriminazio eta arazoei buruz.

Goizean, 11:00etan hasi eta 14:00ak arte, emakume musul­manen topaketa izango da; beraien artean komentatuko dituzte dauzkaten oztopoak, eta eztabaidatuko dute, nola egin diezaieketen aurre.

Aurreiritziak apurtu eta sareak ehuntzea, asmoa
Arratsaldeko saioan, berriz, emakume musulmanak eta ez musulmanak elkartuko dira. «Topaketa honen asmoa da, elkarren artean ezagutu, au­rre­iritziak apurtu eta sareak ehuntzeari bidea egitea. Horre­tarako, landuko dugu emakume ez musulmanek nola ikus­ten dituzten musulmanak, eta hauek nola hartuta sentitzen diren», aurreratu dute. Arra­tsal­deko 16:00etatik 18:00etara izango da bigarren saio hori.

Jakinarazi dute, gainera, haurtzaindegi zerbitzua izango dela, bi saioetan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!