Kea bai, baina surik ez Joxe Marin

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 15a, 13:46

Gaur goizeko 11:00k aldera kea ateratzen zela ikusi dute Kale Nagusiaren eta Tilosetaren artean dagoen Joxe Mari tabernatik. Tilosetara ematen duen ke-irteerarako hesitik ateratzen zen kea, hain zuzen.

Berehala gerturatu dira bertara suhiltzaileen kamioia, ertzaintza eta udaltzaingoa. Baita udal ordezkariak ere. Ez dute surik topatu, eta kearen iturria zein den jakiteko azterketa egiten geratu dira suhiltzaileak. Dena den, ez da kalterik izan, eta erre usaina zabaldu bada ere, ez dago arriskurik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!