Berdintasun Sailak antolatuta, bi zita izango dira, gaur eta bihar, Biterin. Tailer irekia egingo dute gaur, arratsaldeko 18:00etan, sexu-orientazio eta genero-identitateen ondoriozko gorroto-delituen inguruan. Eta bihar, dokumentala jarriko dute: Fusilak edo pintadak, Saharar herriaren indarkeriarik gabeko borroka. 19:00etan izango da, gaztelaniaz, baina euskerazko azpitituluekin.