Altsasuko gazteen atxiloketa salatzeko, manifestazioa deitu dute larunbat honetan, Iruñan. Eta bertara joateko, autobusak jarri dituzte: Sortuk antolatuta, 15:15etan aterako dira batzuk Atsegindegitik, eta apuntatzeko zerrenda Garinen dago; Hernaniko Gazte Olinpiadek, berriz, 15:00etan Ereñotzutik jarriko dute autobusa, eta zabalik dago izenematea.