Ale berri bat gehitu dio Iñaki Sainz de Murieta idazle hernaniarrak, laugarrena, Kanideren abenturak bildumari: La tribu crece. Dagoeneko kalean da, eta Verbum argitaletxearen web orrian, Elkarren eta La Casa del Libron dago eskuragarri. Oraingoan, bere amaren familiarekin elkartuko da Kanide, eta aiton-amonak ezagutuko ditu. Gainera, emakume mediku boteretsu batek erakarriko du bere arreta, eta haren ikasle bilakatuko da.
Haur eta gazteentzako ipuin bilduma da, eta autorearen helburua da, «aurrehistoria modu erraz eta atsegin batean azaltzea, Kanideren bitartez».
Aurkezpena etzi, Donostian
Bilduma osoaren aurkezpena egingo du Sainz de Murietak, ostiralean, 19:00etan Donostiako FNACen. Eta hilaren 30ean, Errenteriako Noski! dendan.