Datorren urterako saskibaloia probatu nahi dutenei deia egin die Mundarrok. Ate irekierako hitzordua jarri dute etzi, 18:00etatik aurrera, 2005 eta 2010 urte bitartean jaio direnentzat. Probatzeko aukera izango da kiroldegian. Bertaratzen direnei Gipuzkoa Basketeko kamiseta emango diete, opari.