URUMEA Bizi erakusketa dago ikusgai kultur etxean ekainaren 22ra arte, Urumea ibaiaren inguruko Ramon Arambarriren argazkiekin osatutakoa. Goizeko 09:00etatik 20:30etara ikusi daiteke, egunero; eta gainera, ekintzak ere burutzen ari dira eta burutu dira horren bueltan.
Azken ekitaldia egun horretan bertan antolatu da. Ekainaren 22an gaugiroan saguzarrekin. Iluntzeko 20:00etan, Kultur Etxean. Kiko Alvarez adituak ugaztun hegalari misteriotsu hauen zertzelada batzuk emango ditu lehenik, eta bokata jan eta gero, denok joango dira elkarrekin Astigarragan bizi diren saguzarrak ikustera.
Ibilaldi, tailerra eta hitzaldia egin dira
Atzo Piriniotako muturluzea: ekologia eta kontserbazioa hitzaldia eskaini zen eta asteburuan ibilaldia egon zen Santiagomenditik Landarbaso-Epelera, baita tailerra familientzat lehenengo biztanleen bizitzari buruz.