EH Bilduk batzar irekia egingo du gaur

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 13a, 02:00

Gaur 3 urte beteko dira Udal Korporazio berria osatu zela eta data hau aintzat hartuta, EH Bilduk batzar ireki bat antolatu du. Batzarra Ikatza tabernaren goialdean izango da 19:00etatik 20:30era.
Batzarrean urte hauetako gai garrantzitsuenak izango di­ra hizpide: hezkuntza (eskola eta jangela beraren haun­di­pena, DBHren etorkizuna, ha­ur-eskola…) eta Urumea Be­rri­ko egitasmoan dau­den berriak konpar­tituko dira.
Bestetik, azken hilabe­te­etan jaien inguruan egon den eztabaida kontuan izanda, EH Bilduren hausnarketa zein izan den adieraziko da. Batza­rrean proposatzen diren beste gai asko ere lantzeko aukera ere izango da.


2019ko hauteskundeetarako lan­­ketari ere ekingo zaio batza­rrean
Azkenik, EAJren udal gobernua alkatetzara heldu zela 3 urte pasa diren bezala, urtebete fal­ta da udal eta foru hau­tes­kun­deak berriz izateko. Horregatik, EH Bilduk 2019an aurreikusten den erronkari aurre egiteko la­nean hasteko garaia dela uste du eta «batzarrean 2019ko hau­teskundeetarako dagoen plan­teamendua aurkeztuko da. 2019ko udal hauteskundeak oso garrantzitsuak izango dira herriaren etorkizunerako eta horregatik, inoiz baino beha­rrezkoagoa da EH Bilduren komunitate osoa prest egotea».
EH Bilduk uda aurretiko azken batzar honetan herritar guztiei parte-hartzera dei egiten die.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!