Haurren Tiro Txapelketan, izenematea

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 12a, 02:00

Ekainaren 16an eta 23an jokatuko da, Txantxangorri elkartean, Haurren Karabina Tiro Txapelketa, 50garrenez. 2012 urtean edo lehenago jaiotako haurrek hartu ahal izango dute parte. Larunbat arratsaldean jokatuko da sailkatze tirada, eta ezin dutenek, aukera izango dute goizean egiteko. Horretarako, izena eman behar da aurrez, elkarteko tabloian dagoen zerrendan. 50garren urteurrena izanik, sari berezi bat izango da, patinete elektriko bat, ekainaren 23ko finalisten artean zozketatuko dutena. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!