83 urte bete dira, elkartea sortu zela

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 12a, 02:00

Aurten beteko dira 50 urte, Alkoholiko Anonimoen Santa Barbara Taldea sortu zela, urriaren 15ean; baina egun hauetan, mundu mailan ari dira ospatzen, elkartearen so­rrera Akronen, Ohion (Estatu Batuak). Izan ere, 83 urte bete berri dira, 1935ean Alkoholiko Anonimoen elkartea sortu zela.

Santa Barbara Taldeak adie­razi du, milioika pertsona izan direla, urte guzti hauetan, alkoholismoaren gaixotasuna geldiaraztea lortu dutenak, elkartearen eskutik: «alkoholismoa ez baita bizio bat, gaixotasuna baizik; sendaezina, progresiboa eta heriotza eragiten duena, baina geldiarazi daitekeena. Horretarako, disposizioa eta edateari uzteko nahi zintzoa behar dira».

Horregatik, gogorarazi du bere ateak zabalik dauzkala, Alkoholiko Anonimoen la­gun­tza nahi duten guztientzat: «alkoholarekin arazoak dauzkazula uste baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!