Gorroto-delituen inguruan, tailer irekia bihar

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 12a, 02:00

Aurreko astetik dago ikusgai, Biteriko pasilloetan, Aldarte elkarteak eta Hernaniko Ber­din­ta­sun Sailak ja­rri­ta­ko era­kus­ke­ta: Sexu-orien­ta­zio eta ge­nero-identitateen ondo­rioz jazotzen diren gorroto-de­li­tuei begirada orokorra. Igan­de­ra arte egon­go da bertan, eta bihar, beste ekintza bat ere antolatu dute.
Tailer irekia egingo dute Biterin bertan, gai horren ingu­ruan: «tailer horretan, arreta jarriko diogu sexu, genero eta desira sistemari; eta mintzagai izango ditugu, arautik kanpo kokatzen diren pertsonek pai­ratzen dituzten indarkeriak», aurreratu dute.
Ekintza horiek, antolatu di­tuzte OSGI gorroto-delituei begirada orokorra proiek­tua­ren baitan, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Garapenerako Lankidetza Euskal Agentziak babesten dutena.

Helburua, «hausnarketa kolektiboa bultzatzea»
Proiektuaren helburu nagusia da, «hausnarketa kolektiboa bul­tza­tzea» OSGI gorroto-deli­tu­en inguruan; orientazio se­xu­a­la­ga­tik edota genero indar­ke­ria­gatik gertatzen diren gorroto-delituak, hain justu. «Ho­rrela, ikuspuntu orokor batetik, sexu eta genero aniz­ta­sunaren ko­lektiboan dituz­ten ondorioak aztertu eta kon­tzientzia ga­ra­tu nahi dugu», nabarmendu nahi izan dute antola­tzai­leek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!