EPOn ikastitakoek ere oroitzapen onak gordetzen dituzte, eta horregatik, 1965 urtekoek bazkaria egin zuten orain gutxi, ikasle garaiak gogoratu eta elkarren berri jakiteko. Eusebio Muñoa irakaslea ere beraiekin izan zen, eta giro ederrean pasa zuten eguna.