Hainbat tokitan arazoak sortu dira LTD-Lurreko Telebista Digitalaren (TDT) seinalea hartzeko, 4G teknologia ezarri denetik.
Arazorik nabaritu duenak, ekainaren 30ra arteko epea dauka, konpontzeko eskatzeko. Doan egingo du hori Espainiako Industria Ministerioak kontratatu duen llega 800 enpresak.
Eskaerak, ekainaren 30era arte
Arazoaren berri eman eta debaldeko konponketa eskatzeko, 900 833 999 telefonora deitu daiteke, doan, edo eskaera egin www.llega800.es webgunean.
Telefonia konpainiek 4G teknologia jarri dute Hernanin. Teknologia horrek 800 MHz frekuentzia banda erabiltzen du; lehen, Lurreko Telebista Digitalak erabiltzen zuen horixe bera. Horregatik, kasu batzuetan LTD hartzeko arazoak sortu dira, eta Espainiako Industria, Energia eta Turismo Ministerioak arazo horiek konpontzeko kontratatu du llega 800 enpresa.
Telefonia mugikorreko estazioak, berriz, orain dela sei hilabete jarri ziren martxan, eta ekainaren 20ra arteko epea dago, konponketak doan egiteko eskatzeko.