«Eskertzekoa izan da hernaniarren ahalegina»

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 11a, 02:00

Goizeko 10:30etan abiatu zi­ren atzo 10 autobus Herna­nitik, Aginagako kilometrora, Gure Esku Dagok antolatutako giza-katea osatzera; hainbat herritar beren kabuz ere joan ziren, baita bizikletan ere. «100.000 lagun espero ziren, eta 175.000 izan dira. Herna­nia­rrak 1.700 inguru izan di­rela zenbatu da», zioten Her­na­niko Gure Esku Dagotik.

Goizueta eta Aranotik ere, herritar ugari bildu zen Za­rautzen. Bide batez, Altsasuko espetxeratuekin elkartasuna adierazteko aprobetxatu zuten atzoko zita, askok.

Eguna borobilduta, Herna­ni­ko Gure Esku Dagotik pozik agertu dira, eta aurrera begira lanean jarraitzeko dei egin dute. «Horrelako ekitaldiak behar-beharrezkoak dira. Ho­rrelakoak eginda zaila da lortu nahi duguna lortzea, baina horrelakorik gabe, ez da po­sib­le izango. Jarraitu behar du­gu». Orain artekoagatik, be­rriz, eskerrak eman dituzte: «Igan­de goiz ba­tean, horrelako eg­ura­ldia­re­kin, ez da erraza hain­beste hernaniar mobi­liza­tzea. Es­kertzekoa izan da herna­nia­rren ahalegina eta ardura».

«Orain arteko jendetsuena»
Anjel Oiarbide, Gure Esku Dago mugimenduko bozeramaileak ere azpimarratu zuen «orain arte egin dugun mobilizazio jendetsuena» izan dela, baina «en­tsaio bat besterik ez» dela izan. 

Giza-katea bukatzean ira­ku­rritako adierazpenarekin lo­tuta (osorik: www.kronika.eus), etor­kizunera begira lanean ja­rrai­tzeko dei egin zuen. «Hor egon garenak sentitu dugu zer egiteko gai garen elkarrekin arituz gero. Bidea ez da hemen bukatzen». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!