Kiroltasuna barneratuta, joko zelaitik festara

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 10a, 02:00

Asteburua ezin hobeto bo­ro­biltzen ari da Hernani Errugbi Elkartea. Errugbi Barne­ra­tzai­lea Txapelketa atzo jokatu zen Landaren, eta kiroltasuna eta laguntasuna ondo barne­ra­tuta dauzkatela erakutsi zuten guztiek. Gaur segiko du azokak.

Saria denek; txapela Hernanik
Bazkaltzera Garagardo Azo­ka­ra joan ziren, eta han banatu ziz­kieten sariak Richard Oribe ige­ri­lari paralinpikoak, eta Koro Etxe­berria eta Isa Sanchez zine­gotziek. 
Oroi­garri eta domi­nak, de­nen­tzat: Uni­ver­si­tario Bi­l­­­bao, Gaz­tedi, Clan Tri Espurna Cu­­llera eta Hernani­ren­tzat. «Bai­na errug­­bia kirola da, eta lehia gustatzen zaigu», azaldu zuen Jon Insausti, antolatzai­lee­tako batek. Horre­gatik, txa­pela eman zioten irabazleari: parte-har­tzai­leena, alaiena, joko gar­bie­nekoa eta kalitate onenekoa zen taldeari. En­tre­natzaile, par­te-hartzaile eta ar­bitroek eman zuten botoa, iriz­pide ho­rien ara­bera, eta Hernanin geratu zen txapela!

Garagardo Azoka, gaur arte
Denboraldia bukatzeko baz­karia izango da gaur azokan, baina klubekoak ez diren guztiek ere aukera izango dute gozatzeko. Eguerdiko 12:00etan ire­ki­ko da barra, eta gaueko 01:00e­an itxi. Sukaldea, berriz, irekiko da 13:30etatik 15:30etara eta 19:30etatik 23:00etara. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!