Ate irekien jardunaldiak egiten ari da Hernaniko Waterpoloko taldea ekainean zehar, eta ostiralean izango da azkeneko saioa. Arratsaldeko 19:00etatik iluntzeko 20:00etara bitarte izango da aukera kirol hau probatzeko, kiroldegiko igerilekuan. Informazio gehiago: hernani_waterpolo@hotmail.com edo 610 617 211 (Jon Imanol).