Santiotako bazkarirako, izenematea

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 20a, 02:00

Gazte Asanbladak jakinarazai du uztailaren 27an egingo dela Santio­tako gazte bazkaria, eta uztailaren 4ra arteko epea dago izena emateko. Zipotza elkartean eman behar da izena, eta momentu horretan ordaindu beharko dira 15 euro. Kostilla, letxuga eta sagardoa izango dira; baita aukera beganoa ere, hala eskatzen duenarentzako. Mahai tresnak eta bestelako jakiak norberaren esku egongo dira; edalon­tziak Gazte Asanbladak jarriko ditu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!