Kurtso bukaerako erakustaldia eskainiko dute bihar, 10:30etatik 12:30etara Hernaniko gimnastek, kiroldegian. Emanaldian Hernaniko mutil eta neskek kurtso guztian zehar egindako lana ikusi ahal izango da. Klubean, bai gimnastika erritmikoa bai akrobatikoa lantzen dira. Erritmikoan benjaminaurre mailatik senior maila bitarteko gimnastek parte hartuko dute. Akrobatikan berriz, benjaminaurre eta benjaminak arituko dira. Guztira 120 haurrek hartuko dute parte.