Astigarragatik abiatzen ari dira (bideoa: Sei EHmeak -Facebook-). Hernanitik ere bai, 10 autobus bete herritar.
Hernani eta Ereñotzuko 1.600 lagunetik gora; Astigarragako 300 pasatxo; eta Goizueta eta Aranoko 140 bat elkartuko dira gaur, Gure Esku Dagok deituta, egingo den giza-katean.
Guztira, Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen 201,9 kilometrotako ibilbidea osatuko dute, Erabakitzeko Eskubidea gauzatzeko bidean «giltzarri» izango den 2019 urteari bultzada emateko. Herritarron Ituna daukate helburu.
Bakoitzak bere lekuan egon beharko du prest, 11:30etan, eta katea osatuko da, 12:00etatik 12:30etarako tartean.
19 arrazoi eta gehiago
Atzoko Kronikak jaso zuen bezala, 19 arrazoi eta gehiago dauzkate gaur parte hartuko duten herritarrek, giza-katea osatu eta Erabakitzeko Eskubidea aldarrikatzeko.
Besteak beste, Urumea bailarako herritarrek nabarmendu dituzte: «ez dugulako beste batzuk gure izenean erabakitzerik nahi», edota «Euskal Herri osoan euskeraz hitz egiteko eskubidea» izateko.
Festa giroa, nagusi
Gipuzkoarrak Usurbil inguruan, Aginagatik Oriora kokatuko dira gaur, eta nafarrak, Zarauzko kanpinaren inguruan. Gero, Donostiako Zuloaga plazan bazkaldu eta festaz gozatu ahal izango da; Alderdi Ederren, Liher, Sustrajah Band eta Huntzaren kontzertuekin, eta Ikatz kalean, DJ Bullekin.