Patioa baino gehiago, auzotarren plaza

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 2a, 02:00

Eskola Aldiriak proiektuaren bueltan, Txirrita eskolako ikasleek patio eraldatzeko ideiak landu dituzte ikasturtean zehar, eta auzotar guztientzako plaza sortzen saiatu dira.

Horretarako auzolanean ibi­li dira, bai ikasleak, eta baita gu­raso, irakasle eta auzotarrek ere. Pasa den asteburuan txoko desberdinak bukatzen aritu d­ira. Aurrerantzean, patioan hain­bat gune egongo dira: aben­tura zirkuitoa, etxetxoa, arte-gunea, lorategia, eszenatokia...

Txirrita eskolak «eskerrik beroenak» helarazi nahi izan dizkiete auzotarrei, «aurreikuspen guztiak gaindituz, familia asko etorri baitira». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!