Irailaren 21erako jarri du zita Txantxangorri elkarteak 35garren sagardo txapelketarako. Astelehenean ireki zuten izenematea bazkideentzat, eta gaurtik, herritar orok eman dezake izena. Horretarako, 19:30etatik aurrera joan beharko da elkartera bertara. Aurten 15 sagardotegik hartuko dute parte. Prezioa: 30 euro.