Sari banaketa, datorren larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 10a, 02:00

Ekainaren 16an egingo du urteko bazkaria Xalaparta elkarteak, eta baita sari banaketa ere. Batetik, Maialen Lujanbio izendatuko dute Hernaniar Bikaina. Bestetik, mus txapelketako sariak emango dituzte: aurrenekoak izan dira Jesus eta Ekhi. Atzetik sailkatu dira Ruiz anaiak, Olatz eta Koldo, eta Joxe eta Albert. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!