Futbola gustuko duten gaztetxoenek badaukate zeregina uztailean zehar. 8-12 urte bitartekoentzat, Futbol Kanpusa antolatu baitu, beste behin, Mundarrok. Bi txanda izango dituzte aukeran, astebetekoak biak.
Bihar arte eman ahal izango dute izena 8-12 urte bitarteko gaztetxoek.
Goizeko plana
Astebeteko bi txanda egingo dituzte: aurrenekoa, uztailaren 9tik 13ra bitarte; eta bigarrena, uztailaren 16tik 20ra artekoa izango da. Goizeko plana antolatu dute, goizeko 09:30etatik eguerdiko 13:30etara.
Egunero izango dute: futbol entrenamendua Zarkumendegin; igerilekua edo beste ekintza batzuk kiroldegian; adimen emozionala eta gizarte baliabideak garatzeko jolasak; psikomotrizitatea, koordinazio ariketak...
Gainera, egun bereziak ere izango dira, beste txango batzuk egingo dituztenak.
Izenematea, bihar arte
Bihar arte izango dute aukera gaztetxoek Mundarroren kanpusean izena emateko.
Horretarako edota informazio gehiagorako hainbat bide jarri dituzte: campusmundarro@gmail.com, astigarragakomundarrofke@gmail.com edo 617 633 955 (Josu).
Txanda bakoitzeko prezioa 100 eurokoa izango da, pertsonako.