Gaztetxoenak, harrobia sortzen

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 9a, 02:00

Txirrindulari gazteenen as­te­burua izan da pasa dena, hala islatzen baitute emaitzek. 

Alebin mailakoak Irunen jokatu zuten MTB probako zirkuitua, eta maila ederra erakutsi zuten lau korrikalari aurreneko 15 postutan sailkatuta.

Gainera, podiumean, hirutik bi izan ziren astigartarrak: Astigarragako Herri Eskolan ikasi, baina Otxe txirrindulari eskolako Eneko Oliveira eta Eneko Indo izan ziren garailea eta hirugarren sailkatua, hu­rre­nez hurren. Horrez gain, hamaikagarren izan zen Mundarroko Unax Aranburu, eta hamalaugarren, Markel Galarraga. 

Romero protagonista, Lezon
Kadeteak alebinetik gertu izan ziren; hain zuzen, Lezon jokatu zuten hamalaugarren Men­dekoste Saria. 108 txirrindularik hartu zuten parte, eta Ira­biako Aitor Alberdi nafarrak irabazi zuen. 

Astigartarren presentzia be­rezia izan zen; bereziki, Jaime Romerok izan zuen protagonismoa. Hasteko, zirkuituaren bigarren bueltan erori, eta ia minutu bat galdu zuelako. Gurpila aldatu, eta ihes egin zuen seiko taldean sar­tzea lortu zuen. Bukaeran, saiatu zen ihes egindakoak topatzen, beste txirrindulari batekin, baina ez zuen lortu. Eta azkenean, zazpigarren iristea lortu zuen.

Hamasei segundora iritsi zen Eneko Azparren, 22garren postuan.

Jaime Romero protagonista izan zen Lezon.

Juniorrak, igandean
Igandean izan zuten proba junior mailakoek; Anoetako M. Oiartzabal-A. Urkola Me­mo­rialean aritu ziren. Tartean izan zen Telmo Semperena, urrutitik saiakerak egin zitu­en, eta lortu zuen bakarka ihesaldi bat egitea. Baina Oren­dainen tropelarekin topo egin, eta helmugatik 200 metrora indarrik gabe geratu zen. Azkenean, tropela desegiten joan zen, eta bederatziko talde batekin iritsi zen helmugara, 29garren geratuz.

Zumaian, hitzordu bikoitza
Gaur zita bikoitza izango dute Zumaian: goizean, juniorrek Jose Mari Korta memoriala jokatuko dute, eta arratsaldean, alebin eta infantilek, Z­umaiako Sari Nagusia. Ka­de­teak Lizarran arituko dira gaur, eta bihar, Oñatin. Bihar izango da, baita ere, open-en txanda, Ataunen izango dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!