Ikasturtea bukatzen ari dela ari dira ospatzen eskola, talde eta elkarte gehienak, eta horietako bat da Astigarte Elkartea. Artearekin lotura daukaten tailerrak egiten ditu ikasturte osoan zehar, eta orain, aurten egindako lanak erakusteko garaia da.
Horretarako, ohi bezala, kalera aterako dira, herriak berengana bertaratzeko aukera eduki dezan.
Goizeko 09:30etatik hasita, Mazkerrenebidean, kultur etxearen atzealdean, jarriko dute erakusketa eta tailerra.
Collage eta txantiloi tailerrean egindakoa etxera eramateko aukera izango dute.
Zozketa bat ere bai
Astigarte Elkarteak antolatzen dituen tailerretako ikasleek ikasturtean zehar egindako lanak erakutsi, kalean margotu eta margolan bat zozketatuko dute bertatik pasatzen diren herritarren artean.
Pinturako ikasleen erakusketaz gain, bertaratzen diren haur, gaztetxo eta helduek Collage eta txantiloi tailerrean parte hartzeko aukera izango dute, Astigarteko ikasle eta irakasleen eskutik. Gainera, sortutako lana eraman ahal izango dute, etxera.