Bilera teknikoa, prozesua bukatzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 9a, 02:00

Maiatzaren hasieran eman zieten hasiera Astigarragako au­rrekontu parte-hartzaileei; 100.000 euro utzi zituen Uda­lak, herritarren esku. Maia­tza­ren 21era arte izan zuten aukera astigartarrak ideiak eta proposamenak luzatzeko, eta orain, erabakitzeko aukera iritsi da. 

Horretarako, bilera teknikoa egingo dute; asteazkenean izango da, arratsaldeko 19:00e­tatik aurrera, udaletxeko areto nagusian. 

Bigarren fasea, proiektuak erabakitzeko
Ideiak jaso ondoren, bigarren faseari ekingo diote horrela, bilera teknikoarekin. Izan ere, bertan azaltzen diren aukeren ar­tean bozkatu ahal izango du­te herritarrek, Udal aurrekontuko 100.000 euro zertan gastatu erabakitzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!