Tilos 7 Pasako finalak, gaur Tilosetan goizez

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 9a, 02:00

Tilos 7 Pasako finalak gaur jokatuko dira Tilosetako fron­toian. Aurten finalak gainera goizez jokatuko dira. 11:00­etan bigarren mailakoa hasi­ko da; Agirre-Mendigain, Es­ku­dero-Be­lokiren aurka da finala. On­doren, 12:00etan nes­ken fi­na­la jokatuko dute Idoia eta Alaitz, Ekhiñe eta Garaziren aur­ka. Eta amai­tzeko 13:00­etan lehe­nengo mailan  Zubi­mendi eta Sala­berria, Elejalde eta Nava­rro­ren aurka ariko dira. 

Izugarrizko maila egon da aurten bigarren mailan eta final oso orekatua espero da. Eskudero–Beloki bikote indar­txua da faborito. 

Nesketan, berriz ere Ala­itz-Idoia ama alabak iritsi di­ra finalera eta faboritoak dira noski hirugarren txapela ja­rraian irabazteko. Baino kon­tuz aurkariekin, Herna­niar Pelotari Gazteeen belaunaldi berriaren adierazle dira Eñhi­ñe eta Garazi gazteak 

Zubimendi eta Salaberria, faborito
Lehenengo mailan bosgarren aldiz jarraian izango da Zubi­mendi finalean bosga­rren txa­pelaren bila. Atzelari finak Astigarragako Salaberria du aurrelari. Paperean faborito dira Elejalde eta Navarroren aurka. Donostiarrak oso biko­te sendoa dira. Biak dira artis­tak, Elejalde ezkerra aurrean eta Navarro atzean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!