Torneo inklusiboa gaur, Landaren

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 9a, 02:00

Bigarrenez jokatuko dute gaur, Landaren, errugbi Txapelketa Bar­ne­ra­tzailea, aste osoko egitaraua borobiltzeko. Goizeko 10:00etan hasiko da, eta bost taldek hartuko dute parte azke­nean: Uni­versitario Bilbao, Gaz­te­di, Getxo, El Sal­vador eta Her­nani. Espero ziren bi talde fran­tsesek, ezin izan dute etorri.

Goizeko 09:00etan egingo die­te harrera, eta 10:00etatik 12:30etara jokatuko dira goizeko partiduak; bazkaria egingo dute gero. Arra­tsaldekoak, be­rriz, 14:30e­ta­tik 18:00etara izango di­ra, eta on­doren, Gara­gardo Azo­­kara mu­gituko dira, hiruga­rren denbora egiteko. 20:00etan kalejira egingo dute herrian, eta 21:30etan bueltatuko dira Garagardo Azo­kara, sa­riak ba­na­tu eta txapelketaren amaierako ekitaldia egiteko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!