SOS Errefuxiatuak Hernanik errifak salgai jarri ditu herriko saltoki eta taberna desberdinetan: Elcano taberna, Txilibita, Txantxilla kafetegia, Rufino taberna, Kide, Aldapa taberna, Onddi eta Arantxa ileapaindegian. Saria lau pertsonentzako afari edo bazkaria izango da Errioguardan eta zenbaki saritua abuztuaren 20an egingo den ONCEko zozketaren eguneko zenbakiaren azken hiru zifrak izango da.
Janaria behar da eta hori lortzeko dirulaguntza
SOS Errefuxiatuakek orain bi urtetik laguntza eskaintzen du janaria, arropa, sendagaiak, hezkuntza, laguntza juridikoa eta osasun laguntza eskainiz 2.500 pertsoneri, Atenasen dauden squats desberdinetan eta Lesbos eta Chioseko irletan.
2017ko uztailean Victoria eraikina alokairuan lortu zuten. Zazpi solairu ditu eta Atenas hiri erdian dago, hori bai, ez baldintza onean. Bolondresekin Victoria Social Center martxan jarri zen errefuxiatuei laguntza eskainiz.
Bertan gosariak, bazkariak, hezkuntza, tailerrak, hizkuntza klaseak eta beste hainbat zerbitzu eskaintzen dira. Arropa asko dago, baina janari askorik ez, urritasuna nabaria da alde horretatik eta janari bilketen ordez dirulaguntza egitea eskatzen da bertan janaria erosi ahal izateko.
Janaria ez da ongi mantentzen bilketak gurean egiten badira. Horrexegatik hoberena bertan erostea da eta horretarako dirua behar da. Laguntza behar dugu eta hori hurrengo kontu korronte bidez eman daiteke ES55 2100 5820 91 0200045503» .