Berriak Merkatari eta Ostalari elkarteak kanpaina berria jarri du martxan: ekainaren 17ra arte, erosketak egiteko Hernani Txartela erabiliz gero, erosketa doan egiteko aukera irabazi ahal izango da. erosketa tiketan agertuko da saria, zorteak laguntzen badu: erosketa debalde aterako da, kasu horretan. «Ekainean, Hernaniko dendetan erosteak abantailak dauzka!», diote.