Portu Auzo Elkarteak amaitutzat eman ditu udaberrian zehar antolatu dituen ekitaldiak. Pasa den astean umeentzako Astronomia tailerrak eman zion amaiera, baina egitarau zabala bete dute. Bohedal bodegara irteera, kata, aipatutako Astronomia tailerra... denentzako eta denetarik izan dute auzotarrek udaberrian zehar.