Ilusioarekin, buelta emateko prest

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 8a, 02:00

Hernanik gaur jokatuko du, 22:00etan, Azkoitiko Gurean Herriarteko txa­pel­ketaren fi­nal laur­denetako itzu­lerako par­tidua. Helburua final­erdi­etara pasatzea da, baina ho­rre­tarako joaneko 2-1 marka­gailuari eta bost tan­toko desa­bantailari buelta eman behar diote Hernaniko pelotariek. Badakite zaila izango dela, baina aukerak mantentzen dira eta ilusio betez eta mo­ralez gainezka doaz Azkoitira.
Horretarako kadete edo jube­niletan irabazi beharra dago eta nagusiek errematatu be­har­ko dute markagailu on batekin. Josu Oiaga entrena­tzaileak aldaketa bat egingo du nagusietan. Pablo Ojuelek Ioritz Arrieta ordezkatuko du aurreko koadroetan. Kadete eta jubeniletan bikote ber­dinak ariko dira: Unax Huitzi-Mikel Lasa eta Xabier Salabe­rria-Ekaitz Insausti.

Gomazko paletan, finalerdiak Donostian etzi
Bestetik, gomazko paletan, Hernanik Loiola auzoan joka­tuko ditu etzi, 11:00etan, final­erdietako joaneko hiru parti­duak. Donostiarrak dira fabo­rito nagusiak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!