703 erronkalari, hizkuntza ohiturak aldatzen

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 8a, 02:00

ASTE honetan eguneratu du Euskara Ari Du Elkarteak  otsai­laz geroztik  Biterin jarri­ta duen markagailua. 408 iza­tetik, 703 izatera pasa dira erron­­kalariak Hernanin. Ekai­netik aurrera 700 lagunetik gora ari da Hernanin hiz­kun­tza ohituraren bat alda­tzeko saiakera egiten.
Emakumeak dira nagusi erron­kalarien artean: eus­ka­rari eusten ari diren guz­tie­ta­tik %63 emakumezkoak di­ra eta %37 gizonezkoak.
Adin-taldeei erreparatuta, berriz, %15 dira gazteak (30 urtetik beherakoak); %50 dira 30-44 urte artekoak; %29a osa­tzen dute 45-64 urte bitar­tekoek; eta erronkalarien %3ak dio 65etik aurrerakoak direla. Adina eman ez duten erron­kalariak dira %100a osatzeko falta diren beste %3.
Beste zazpi hilabete gera­tzen dira aldatutako ohiturak finkatzeko eta aldaketa gehi­ago egiteko, eta, dagoeneko, irekita dago uztailerako izena ematea.
Webetik egin daiteke www.euskaraaridu.eus gunetik sartuta, eta baita pa­pera beteta ere. Biteriko sarre­ran eta Larramendi 11n Eus­kara Ari Du elkarteak duen loka­lean, badaude inpri­ma­kiak izena emateko.

Esperientziak konpartitzeko bi zita ekainean, aukeran
Bihar, larunbata, eta 12an, aste­artea, aukera izango dute erronkalariek beren espe­rien­tziak, lorpenak, zailta­sunak konpartitzeko: batek zein es­trategia erabili duen alda­ke­ta egiteko; besteak nola egin duen korapilo bat aska­tzeko; eran­tzun desegoki ba­ten au­rrean nola erreak­zio­natu du­en...
Erronkan lasai eta gus­tora aritzeko pistak, ahol­kuak eta es­trategiak ikas­teko eta kon­partitzeko aukera eskain­tzen dute elkarteko kideek.
Biterin izango dira saioak, bihar eguerdiko 12:00etan; eta asteartekoa 19:00­­etan, auke­ran. Euskara Ari Du-ren txapa hartzeko parada ere izango da bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!