Kantu berria, eskolako festan

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 7a, 02:00

Ikasturte bukaerako jaialdia egingo du Elizatxo ikastolak larunbatean, eta sor­pre­saz be­teta egongo da eguna: ome­nal­di­ak batetik, eta es­ko­la­ko kan­tuaren estrei­nal­dia, bestetik.

Hiru lagun, gogoan
Jaialdia goizeko 10:30etan ha­si­ko da, Mila Kolore izena jarri dioten ikasleen emanal­dia­rekin. Gero, 12:00etan, Tik Klak pailazoen emanaldia izango da, eta ondoren, pintxo-potea, bazkariaren aurretik.
Goizeko emanaldi ho­rre­tan, hain zuzen, gogoan izan­go dituzte eskolarekin lotura izan duten hiru lagun: Fer­nan­do Ederra eta Marijo Peña irakasleak, eta bertako guraso zen Mikel Valdivia, Txapete. «Eki­taldi xumea, baina bi­ho­tzez egindakoa» izango dela azal­du dute.
Goizeko emanaldien ondo­ren, eta behin bazkalduta, to­ka txapelketa, puzgarriak, tai­le­rrak, merienda... izango dira.

Legorburu eta Solano,
kantu egile

Bestalde, larunbatean izango da beste sorpresa bat ere: Eli­za­txo ikastolak kantua estrei­na­tuko du, eskolako hainbat gu­rasok egina: Mundu bat Elizatxon.
Iñigo Legorburuk jarri ditu hitzak, eta Kistiñe eta Xabier Solanok, musika. Kantuzeko eta eskolako irakasle, zuzen­daritza eta ikasleek eman diote forma proiektuari.

 

MUNDU BAT ELIZATXON
Tren-geltoki ondoan
hasten den bidaian
ortzadar koloreko
margoen usaian.
Bizi-poza sendotuz
nerabe garaian
zure mundutik denok
munduratu nahian.

Bizitzan jasotako
kolpe eta muxu
Elizatxo gurekin
bizitu dituzu.
Gure bizitzetako
lekutxo bat duzu
guk egin zaitut ta
zuk egin gaituzu.

Etorkizun iturri, hori da garena
ttanttaka egiten den ikastolarena
Elizatxo eskola da,
Leokako urarena
beti berdina izanik,
ta berritzen dena (bis).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!