Hiru sari poltsikora Iñigo Legorburuk, asteburu bakarrean

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 7a, 02:00

Maiatzeko azken asteburua ondo baino hobeto borobildu du Iñigo Legorburu herna­niar­tuak. Izan ere, asteburu ba­karrean hiru literatura sari jaso ditu; bakoitza genero des­berdinekoa, gainera: bertsopa­pe­retan bat, narrazioan bestea eta poesian hirugarrena.

Irabazle eta finalista
Hiru lehiaketetaik bi irabazi egin ditu Legorburuk, eta hi­ru­garrenean finalista izan da.
Aurrena, XIV. Iurretako literatura lehiaketako saria jaso zuen. Irabazle atera zen bertsopaperen atalean Eliteko ama sortarekin. «Ama eta aldi berean  arraunlaria den ema­kume baten gorabeherak azal­tzen ditu, amatasuna eta eliteko kirola uztartzen zein zaila den» azaltzeko. Bere atzetik, aipamen berezia Jon Martin oiartzuarrak jaso zuen, Siriatik lanarengatik.
Gero, Miranda de Argako Euskararen Lagunak elkarteak antolatutako XI. Erdialde na­rra­zio lehiaketako irabazle atera zen, Hur besoetakoa lanarekin. Bigarren, Mari Joxe Azurtza donostiarra izan zen, Soinekoa lanarekin.
Azkenik, Barakaldoko XIV. Jose Maria Portell literatura lehiaketan, poesia alorrean finalista gelditzea lortu zuen Iñigo Legorburuk, Gu haiek lanarekin.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!