Jaien hasiera eta bukaera balkoitik ikusteko, izenematea

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 7a, 02:00

Gutxi geratzen da San Joan jaiak hasteko, eta prestaketa lanak hasiak dira. Festen hasiera eta bukaera uda­le­txe­ko balkoitik ikusteko eskae­rak egiteko epea ere ireki da. Zozketa egingo da gero.

Izena, HHZn
Eskaerak ekainaren 16ra arte egin daitezke, udaletexeko Herritarren Harreta Zerbi­tzu­an, 08:00etatik 19:00etara. Horretarako, eskaera orria (ikusi, www.kronika.eus) bete behar da.
Balkoira igotzeko eskaera egin dezaketenak dira, Herna­nin erroldatuta dauden 18 urtetik gorako guztiak. De­ne­ra, lau lagunentzako izango da tokia, bai jaien hasieran, eta baita bukaeran ere; guz­tira, zortzi. Hala ere, ba­koi­tzak lagun bat gon­bidatu ahal izango du, ume zein heldu.   

Erabakia, zozketa bidez
Izena ematen dutenen ar­tean, zozketa bidez erabakiko da zein lau lagun igoko diren udaletxeko balkoira jaien hasieran, eta zein beste lau lagun, jaien bukaeran.
Zozketa hori ekainaren 19an egingo da, udaletxeko pleno aretoan, 12:00etan. Bertan, parekidetasun irizpi­dea aintzat hartuko dela jaki­narazi du Udalak.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!